miércoles, 22 de diciembre de 2010

Euskara ikasten ari naiz... Euskaraz egin behar al nuke seme alabekin?

Mitzalaguna bloggean agertzen den informazioa:

  • Garrantzitsuena komunikazioa da, beraz hizkuntza batek komunikazioa oztopatzen ez duen heinean ahalik eta gehien erabili behar da.
  • Gure seme-alabek euskararekin eta oro har edozein hizkuntzarekin harremana eta zaletasuna izan dezatela bultzatu behar dugu. Euskararekiko atxikimendua lortzeko ahaleginak egin behar dira.
  • Haurrek hizkuntza aberastasuna bereganatzeko “erabilera- ezagutza- motibazioa” prozesua egiten dute. Helduen kasuan motibazioa- ezagutza-erabilera prozesua ematen da. Beraz, haurrek euskara erabil dezatela lortu behar da.
  • Etxeko-hizkuntza, edozein izanda ere, aberatsa bada, bigarren hizkuntza ikastea errazagoa suertatuko zaie gure seme-alabei.
  • Haurrek ez dute euskara eskolarekin soilik erlazionatu behar, euskara dibertigarria eta erabilgarria dela erakutsi behar zaie. Euskararekin jolastu behar da, ipuinak asmatu, seme-alabek kontatu ditzatela, asko abestu, abestien letrak aldatu…
  • Euskararentzako eremuak lortu behar dira, eguneko tarte batzuk era sistematikoan euskarari eskaini behar zaizkio, esnatu eta eskolara joan bitarteko tartea, bazkalostea…
  • Euskararekin harreman positiboa bultzatu behar da une oro.
  • Eskola orduz kanpoko jarduera bat aukeratzeko unean, euskaraz eskaintzen direnei lehentasuna eman.
  • Gasteizen antolatzen diren euskarazko ekintzak gero eta ugariagoak dira, benetan merezi du seme-alabekin ekitaldi horietara joateak!
  • Telebista euskaraz ikus dezatela saiatu. ETB3n marrazki bizidun asko eskaintzen dituzte.
  • "Hizkuntzak ez du antza xaboiarekin” alegia, ez da erabileraren ondorioz gastatzen, guztiz kontrakoa baizik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Elkartearen triptikoa / Tríptico de la asociación

OIHAN Guraso Elkartea Arantzabela ikastolako ikasleen gurasoek osatutako elkartea da, irabazi-asmorik gabekoa. Gure helburu nagusia da hezku...