lunes, 4 de mayo de 2009

Liburuen trukea - Intercambio de libros


“Eskolan erabilitako liburuen trukea”
Familia eta hauen seme-alabentzako gonbidapena

Ikasleen Guraso Elkarteak “Liburuaren eguna”-ren ospakizunarekin bat eginez hurrengo maiatzaren 9an, 11:00etatik 20:00etara, Posta Plazan antolatuko den irakurketa liburuen trukean parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizue.

Seme-alaben artean liburuak irakurritakoan berrerabiliak izan daitezkeenaren ideia zabaltzea da asmoa, besteek erabiltzen ez dituzten liburuei guk probetxua atereaz. Ekintzaren leloak argi azaltzen du: “irakurri, zaindu eta eman”

Trukea Posta Plazan horretarako ezarritako standean egingo da. Bertan, erabilitako liburu bat, baldintza egokietan, eramaten duen ikasle bakoitzak eskuragarri daudenen artean nahi duena hartu ahal izango du haren truke. Adinka sailkatutako liburuak egongo dira, aurre-irakurketakoetatik eta gaztentzakoetara. Gurasoek ere trukatu ahal izango dituzte haien irakurketarako liburuak.

Ekintza hau Denon Eskolak bultzatu du eta LIBURTXO Batzordea osotzen duten IGEek antolatu dute. “Liburtxo” testuliburuen dohaintasuna lortzeko kanpaina da, eta hau lortu bitartean, ikastetxe bakoitzeko ikasleen arteko liburuen mailegu eta berrerabilpen sistemak antolatzen ditu.

Adeitasunez,

Ikasleen Guraso Elkartea.

“Intercambio de libros usados en la escuela”
Invitación a las familias y sus hijos e hijas

La Asociación de Padres y Madres de Alumnado del centro quiere invitaros a participar en el intercambio de libros de lectura que se llevará a cabo en la
Plaza de Correos, el día 09 de mayo, de 11:00 a 20:00 h.

Se trata de inculcar en vuestros hijos e hijas la idea de que los libros pueden ser reutilizados después de ser leídos, beneficiándonos todos de libros que otros ya no usan. El lema de la actividad lo expresa claramente: “léelo, cuídalo, pásalo”

El intercambio se realizará en el stand colocado a tal efecto en la Plaza de Correos. Allí, cada alumno-a que lleve un libro usado y en buenas condiciones, podrá cambiarlo por otro que desee de entre los expuestos. Habrá libros clasificados por edades, desde prelectura hasta juveniles. También los padres y madres podrán intercambiar sus propios libros de lectura.

Esta actividad está promovida por DENON ESKOLA y organizada por las AMPAs de la Comisión de LIBURTXO. “Liburtxo” es la campaña que trabaja para conseguir la gratuidad de los libros de texto y mientras esto se alcanza, organiza sistemas de cesión y reutilización de libros entre el alumnado de cada centro escolar.

Un saludo,

Fdo. ASOCIACION DE PADRES Y MADRES DE ALUMNADO

No hay comentarios:

Publicar un comentario